XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baiña bizitza bizi ta jori ori neurtitzetan adierazten etzan egundo ba alegindu.
Ibiltari zoli, ezker-eskuma ba-eukan ederrik inguruetan.
Ederrez apain-apain eukazan bazterretatik ibilli zan: Gredos eta Gaudarrama'ko mendi-kate arkaitzez josiak, Andaluzia'ko zeru garbi urdiña, Gaztela'ko zabaldi azkenbageak....
Alan, ez euskun olakorik abestu; noizik bein egindako aitamen batzuk, ez dogu geiago aren idatzietan aurkitzen.
Zoragarri jakozan gauza pitiñak: baratzak, errekondoak, ur ibilliak, erle langilleak, sua, zugatz txikiak....
Teresa elburu batek erabillen beti.
Asmo bat eio ta axe egia biurtu.
Ba-dau, ezin-dogu ukatu, ezpala poeta izateko, esan dogunez; baiña ori al zan bere jomuga?.
Zerbait dagianean, zer ori darabil gogoan.
Bertsoak ontzerakoan, ez ditu suster barik ontzen.
Bere alaben karmeldar biziari sua ta poza emon nai eutsen Teresak.
Ortarako idatzi zituan bere koplak eta, ain zuzen, erri-bertsoetan oiñarrituak ditu geienak; poztu eitezan, bai, gazte areik komentu barruko bizikera latz samarrean.
Kristoren, Andra Mariaren eta Santuen jaietan batez be, ez eban arpegirik ez biotzik illun, triste naiz larri ikusi gura.
Gabon aldian sekulako jaiak eratzen zituen: oindiño be, Avila'n San Jose komentuko oroigaillutegian erakusten dabe garai aretan, kopla ta kantu, joten eben danbolin soiñutsua.
Onako izkiñu (
XVIII'garren mendearen erdirantza, Aita Andres karmeldarrak bilduma edo txorta bat osatu eban